Mundua

56 bidaiari hil dira Turkian hegazkin baten istripuan

Ispartan lur hartzeko baimena jasoa zuten pilotuek, baina bat-batean hegazkinaren berri izateari utzi diote aireportukoek. Hegazkinean zihoazen lagun denak zendu dira.

2007ko azaroaren 30a
18:24
Entzun
Turkiaren erdialdean hegazkin batek istripua izan du eta, ondorioz, bertan zihoazen 56 lagunak hil egin dira. Istanbuletik irten du bart, gauerdian, 49 bidaiari eta hegazkinaren tripulazioko zazpi kiderekin.

AtlasJet enpresa pribatuko MD83 markako hegazkina zen, eta oraindik ez dakite zer dela-eta izan duen ezbeharra. Ispartako aireportuan hartu behar zuen lurra, pilotuek horretarako baimena jasoa zuten, baina bat-batean haren berri izateari utzi diote aireportukoek.

Lau bat ordura leku menditsu batean topatu dute hegazkina, 1.800 metrora altuerara, Keciborlu herritik gertu.

"Sinesgaitza da istripua", esan du Tuncay Doganer Atlasjet enpresako presidenteak. "Pilotuek esperientzia handia zuten. Eguraldia ere ona zen, dena normal zihoan, baina...". Haren arabera, hegazkinak inoiz ez zituen eman arazo teknikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.