Gutxienez 58 lagun hil dira eta beste 75 zauritu Bagdaden, hiriburuaren erdialdeko eliza bateko bahituak askatzeko operazioan, Irakeko Poliziak jakinarazi duenez. Hildakoen artean bost bahitzaileak eta zazpi polizia daude.
Bagdadeko Burtsa egoitzaren aurka erasoa egin ondotik gertatu da guztia. Poliziak aurre egin die ekintzaileei eta horiek elizan babestu ziren hainbat lagun bahitu gisa hartuta. Irakeko Gobernuak orduan ere aurre egitea erabaki du eta, bi orduko borrokaren ondoren, operazioa "arrakastaz" amaitu zela esan du Abdel Qader Mohamed Yasem Defentsa ministroak.
Yasemen arabera, ekintzaileek Iraken eta Egipton preso dauden lagun batzuk askatzeko eskatzen zuten.
Irakeko Estatu Islamdarrak taldeak hartu du bere gain ekintza. Al Kaedarekin lotu dute.
irak
58 lagun hil dira Bagdaden, eliza bateko bahituak askatzeko operazioan
Aurretik Al Kaedarekin lotutako talde batek burtsako egoitzaren kontra erasoa egin du, eta ekintzaileak elizan babestu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu