mundua

60 lagun hil dituzte Afganistanen, erietxe baten kontrako atentatu suizida batean

Hildako gehienak ospitaleko langileak dira.

2011ko ekainaren 25a
20:15
Entzun

Gutxienez 60 lagun hil dituzte eta beste hainbeste zauritu gaur Afganistanen, Logar herrialdeko erietxe baten kontra atentatu suizida eginda. Ospitaleko langileak dira hildako gehienak, iturri ofizialek esan dutenez. Emakumeak eta umeak ere zendu dira.

Abdul Wali Wakil herrialdeko kontseilari nagusiak adierazi du erasoak erietxearen eraikina suntsitu egin duela. Bonba-auto bat lehertu du suizidak, Poliziak dioenez.

Zra barrutian izan da atentatua, Afganistan ekialdean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.