Osasunaren Mundu Erakundearen azken kontaketaren arabera, 964 dira Afrikan kutsatutakoak, eta horietatik 603 hil egin dira. Azken lau egunetan kasu gehiago antzeman dituzte Liberian, Sierra Leonan eta Ginean. Azken herrialde horretan 406 izan dira kutsatutakoak, eta horietako 304 zendu dira.
Liberian, azken hiru egunetan 30 kasu gehiago izan dira; guztira, 172 lagun lagun kutsatu dira, eta horietako 105 hil dira. Sierra Leonan, berriz, kutsatuetako 386 lagunetatik 194 hil dira.
Ebolak odoljario larriak eragiten ditu, eta hilkortasun tasa %90era hel daiteke.