mundua

60.000 euroko isuna Kataluniako Generalitateari, Poliziaren pilotakada bategatik

2011ko otsailaren 9a
15:37
Entzun
Kataluniako Auzitegi Nagusiak 60.000 euroko isuna jarri dio hango Gobernuko Barne Sailari, Mossos d'Esquadrak neska gazte bati gomazko pilotakada bat jaurtitzeagatik. 2006ko maiatzaren 17an izan zen Kataluniako Poliziaren erasoa, Bartzelona futbol taldeak Txapeldunen Liga irabazi ondorengo festan. Gazteak parte sartu zuen.

Ikaslea zen garai hartan eta, lesio fisikoen ondorioz, ezin izan zuen formakuntzarako beka bat lortzeko lana aurkeztu. Galdu egin zuen beka, eta auzitegiak hura eskuratzeko eskubidea beharko lukeela orain. Biktimak gida baimena ateratzeko froga ere ezin izan zuen egin, hankan zeukan lesioagatik. Gainera, "ondorio psikikoak" izan zituen, epaiaren arabera.

Autobusa hartzera zihoala jaso zuen pilotakada, Bartzelonan, Rambletan. Liskarrak gertatzen ari ziren han. Auzitegiak dio neska istiluak saihesten saiatu zela Poliziaren abisua jaso ostean. Generalitateko Barne Sailak zioen liskarrak eragiten ari ziren lagunen objektu batek jo zuela emakumea, ez mossoen pilotakadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.