Mundua

6,3 graduko lurrikara batek astindu du Mexiko

Acapulcon izan du epizentroa, baina hiriburuan ere dardara handia eragin du. Agintarien lehen adierazpenen arabera, ez du biktimarik eragin.

2007ko apirilaren 13a
10:49
Entzun
Richter eskalan 6,2 graduko indarra hartu duen lurrikara izan da Mexikon. AEBetako Zerbitzu Geologikoak jakinarazi duenez, Acapulco iparraldean izan du epizentroa, Mexiko hiriburutik 96 kilometrora. Hiriburuan ere astindua handia izan da.

Goizaldeko ordubata hogei gutxi aldera (zortziak hogei gutxi Euskal Herrian) gertatu da lurrikara, eta minutu inguru iraun du. Acapulco hiri turistikoan zein Mexiko hiriburuan jende asko atera da izututa kalera, leku seguruen bila. Hiriburuan argindarrik gabe geratu dira zenbait lekutan, eta Poliziak neurri bereziak hartu ditu, badaezpada.

Agintariek, oraingoz, ez dute xehetasun handirik eman, baina adierazi dute ez duela biktimarik eragin. 1985ean 8,1 graduko lurrikara batek astindu zuen Mexiko hiriburua, eta hiriaren zati asko suntsitu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.