Hemezortzi pertsona bizirik ateratzea lortu bazuten ere, gutxienez 21 dira hildakoak, eta kopuruak 80ra arte egin dezake gora, ur azpian desagerturik baitaude pertsona asko. Senegalgo Tikoko portutik atera zen igande goizean motorrezko kanoa luze bat, eta Kamerungo Oronera zihoan, baina bidaia hasi eta berehala kanoa irauli egin zen. Senegalgo merkatariak dira 100 bidaiarietatik gehienak.
Nigeriako Kontsul John Abuhhulimen ezbeharra gertatu zen lekuan egon zen, eta esan zuenez, «txalupak irauli aurretik zeraman karga izugarria zen, kanoak eraman zezakeena baino askoz handiagoa». Bizirik atera den nigeriar merkatarietako batek asko erabiltzen du garraiobide hori, eta esan zuenez, «beti ahal duen karga baino gehiago eramaten du».
63 lagun hil dira eta 19 desagertu Kamerunen, ontzi bat iraulita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu