MUNDUA

67 lagun hil dira Filipinetan izandako lurrikaran

167 lagun zauritu dira. Richter eskalan 7,2 gradu izan ditu dardarak, eta hainbat kalte material eragin ditu. Inguruan tsunamiak sortzeko aukera baztertu dute.

2013ko urriaren 15a
14:45
Entzun

Filipinetako Hondamendien Kudeaketarako Kontseilu Nazionalak jakinarazi duenez, gutxienez hogei dira bart goizaldean herrialde horretan izandako lurrikararen ondorioz hildakoak. Erakundeko bozeramaile Reynaldo Balidok azaldu du horietako hamabost Cebun hil direla, lau Boholen eta bat Siquijorren.

Bohol probintziako Carmen herrian izan da epizentroa. Hala ere, dardar nabaritu dute Iloilon, La Carlotan, Masbaten, Roxasen, San Josen, Culasin, Antiquen, Guihulnganen eta Davaon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.