69 hildako eragin ditu Indiako tren istripuak
NEW DELHI. Igandeko Indiako tren istripuan 69 hil dira zehazki, agintariek atzo jakinarazi zutenez. Zaurituak, berriz, 169 dira, eta horietako lau oso larri daude. India iparraldean, Malwan geltokitik gertu izan zuen istripua New Delhi eta Howra hiriak lotzen dituen trenak. Ez dago argi zer gertatu zen, baina hainbat lekukok esandakoaren arabera, abiadura azkarrean zihoan trenak bat-batean galgatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu