Genero indarkeria

8 urteko zigorra ezarri diote Bertrand Cantati, Marie Trintignant aktore eta bikotekidea hil zuen musikari frantziarrari

Bertrand Cantat Frantziako Noir Desir musika talde ezaguneko kantariari 8 urteko espetxe zigorra ezarri dio Vilniusko Auzitegiak bikotekide zuen Marie Trintignant aktorea kolpe hil zuelako. Lituanian gertatu zen hilketa, Trintignant film bat egiten ari baitzen herrialdle hartan, eta, ondorioz, Cantat han epaitu eta zigortu dute.

2004ko martxoaren 29a
15:28
Entzun
Iazko uztailaren 27ko goizaldean ingresatu zuten Marie Trigtignant 41 urteko aktore frantziar ezaguna Vilniusko Ospitalean. Bikotekide zuen Cantatek jipoitu zuen, eta, ondorioz, oso zauri larriak zituen zerebroan. Bi ebakuntza egin zizkioten Lituaniako hiriburuan, baina ez zuten aktorea bere onera ekartzerik lortu. Abuztuaren 1ean hil zen Parisen, atzera bueltarik ez zuen koma egoeran Lituanitik sorterrira eraman ondoren.

Epaiketan zehar, errundutasunaren zati bat baino ez du onartu Noir Desir-eko kantariak. Hain zuzen ere, Tringtignant kolpatu zuela onartu du, baina behin eta berriz azpimarratu du ez zuela hura hiltzeko asmorik. Horregatik, Cantaten abokatuek proposatu zuten gertatutakoa ez hilketa gisa kalifikatzea, baizik eta "hilketa ondori izan zuen zuhurtzigabetasun" gisa. Hala kalifikatu izan balitz, gehienez ere 4 urteko espetxe zigorra jasoko zuen Cantatek.

Vilniusko Auzitegiko epaileek, ordea, ez dute eskari hori aintzat hartu, eta hilketatzat jo dute Cantatek egindakoa. Fiskaltzak 9 urteko espetxea eskatzen zuen, eta epaileek, azkenean, 9 urtekoa jarri diote.

Bikotea Trintignant telebistarako film bat errodatze ari zelako zegoen Lituanian. Hain justu, Marie Trintignanten ama Nadine Trintignant zen filmaren zuzendaria.Halaber, Jean-Louis Trintignant aktore ezagunaren alaba zen Marie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.