80 pertsona hil zituzten Nigerian Gabon gauean
LAGOS. Nigerian Gabon gauean kristauen aurka eginiko atentatuetan 80 pertsona hil zirela zehaztu dute. Hasiera batean hildakoak 40 inguru izan zirela esan zuten. 189 lagun oraindik ospitalean daude. Atentatuen ostean Jos hiriko kristauek musulmanen aurka jo zuten eta gutxienez pertsona bat hil zuten. Dendak eta eraikinak ere erre zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu