Santiagotik 200 kilometro iparraldera izan du epizentroa Ritcher eskalan 8,4 maila izan duen bart gaueko lurrikarak. Txilen ez ezik, Brasilen, Argentinan zein Perun atzeman dute lur dardara. Lehen datuen arabera, zortzi hildako, desgertu bat eta zazpi zauritu eragin ditu lurrikarak.
Bacheletek azaldu du hondamendi egoera iragarriko duela lurrikarak gehien kaltetu dituen eremuetan, batik bat, Valparaison eta Coquimbon.
Tsunamia izateko arriskuagatik, milioi bat herritar inguru atera dituzte euren etxeetatik. Hala ere, txikia da tsunamia izateko aukera. Bost metroko garaiera iritsi dira olatuak kostaldeko toki batzuetan.