Txileko Gobernuak 122ra igo du bart goizaldeko lurrikara handiaren ondorioz hildakoen kopurua, eta kalte materialak Txile hegoaldean oso handiak direla azpimarratu du berriro. Bost eskualdetan katastrofe egoera ezarri du Michele Bachelete presidenteak, eta oinarrizko azpiegiturak daudela hondatuta ohartarazi. Santiago hiriburuan, esaterako, arazo handiak dituzte argindarrarekin.
Izan ere, astindua oso handia izan da: 8,8ko indarra hartu du Richter eskalan, eta epizentrotik 317 kilometrora dagoen Santiago hiriburuan nabarmen sentitu dute astindua herritarrek. Gobernuak emandako datuen arabera, heriotzetatik 13 hiriburuan gertatuk dira, zenbait eraikin bota eagian ditu astinduak eta kanpoaldeko auzo batean kimika arloko lanegi batek su hartu du. Halaber, arazo handiak dituzte argindarrarekin.
Nolanahi ere, lurrikarakitsa soan izan du epizentroa, Txile hegoaldean, Biobio eskualdean, Concepcion hiritik 89 kilometrora. Txileko bigarren hiria da Concepcion, Santiago hiriburuaren ondoren handiena.
Gainera, lurrikara handi horren ondorioz tsunami suntsigarria gerta daitekeela ohartarazi du AEBetako Geologia Zentroak, eta alerta ezarri du, hasiera batean, Txilen ez ezik, Latinoamerikako Ozeano Bareko kostalde osoan Mexikoraino, Errusian, Japonian, Filipinetan, Australian, eta, oro har, Ozeano Barearen hegoaldean. Gero murriztu egin du alertan dagoen eremua, etaTxile, Ekuador, Peru, Kolonbia, Panama, Costa Rica, Nikaragua, Honduras, El Salvador, Guatemala, Polinesia Frantziarrera eta Antartidara mugatu. Paskua uhartea hustu egin dute olatu erraldoiak harrapa dezakeelakoan.
Txilen badakite lurrikara bortitzak gertatzea zer den, 1960an Richter eskalan 9,5eko indarra hartu zuen astindua jasan baitzuten, 1900dik mundu osoan izan den handiena. 1.655 lagun hil ziren orduan, eta Hawain, Japonian eta Filipinetan sentitu zen tsunamia eragin zuen.
Lurrikara
8,8ko lurrikarak astindu du Txile
Ehun lagunetik gora hil dira, eta kalte materialak oso handiak dira. Tsunamia gerta daitekeela-eta alerta ezarri dute Ozeano Barearen ertzeko eremku zabal batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu