Iraken okupazioa

91 lagun inguru hil dituzte Iraken gaur

Soldadu estatubatuarrek Irak mendebaldeko hiru herri bonbardatu, eta gutxienez 56 lagun hil dituzte. AEBetako Armadak jakinarazi duenez, Al Kaedako kideen kontrako operazioa izan da. Gainera, Gobernuaren aldeko eta kontrako indarrek borroka gogorrak egin dituzte, eta haietan gutxienez 35 lagun hil direla azaldu dute erietxeetako iturriek.

2005eko abuztuaren 30a
17:39
Entzun
Al Jazerra telebistaren arabera Al Sangak herrian bi etxe suntsitu dituzte, eta haietako batean bizi ziren hiru familietako kide guztiak hil. Al Salman herria ere bonbardatu dute, eta Al Karabla herrian erietxe baten kontra jaurti dituzte bonbak. Orotara, gutxienez 56 lagun dira eraso horietan hildakoak. Irak mendebaldea suniten gotorlekua da, eta AEBek uste dute Al Kaedaren Irakeko buruzagi Abu Musab Al-Zarkauiren jarraitzailean han daudela gordeta.

Bestalde, Siriako muga inguruan borroka gogorrak izan dira Irakeko Gobernuaren aldekoen eta kontrakoen artean. Tiroketa gogorrak egin dituzte, eta gutxienez 35 lagun hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.