Australiako farmazia industria A/H1N1 birusaren aurkako lehen txertoa garatzen ari da, CSL enpresak gizakiekin txertoaren frogak egin baititu eta irailean sendagaia banatzen hasteko asmoa du.
240 helduk hartu dute parte frogan, eta abuztuan adin txikikoei egiten hasiko dira. Farmazia enpresak azaldu duenez, lehenengo odol analisia egin diete, gero txertoa eman eta bi astera berriro aterako diete odola.
Gripe arruntaren aurkako txertoaren antzekoa da, baina A/H1N1 birusaren aurka babesten duen sendagaia ere badu.
Azkenengo datuen arabera, Australian A gripearekin lau lagun hil dira eta 14.703 kasu baieztatu daude -horietatik, 226 erietxean-.
Mundu osoan, berriz, 700 lagun baino gehiago hil dira dagoeneko, Osasunerako Mundu Erakundeak atzo jakinarazi zuenez.
Osasuna
A gripearen aurkako lehen txertoa garatzen ari da Australia
Farmazia enpresa batek gizakiekin txertoaren frogak egin ditu eta irailean sendagaia banatzen hasteko asmoa du. Munduan dagoeneko 700 lagun baino gehiago hil dira, Osasunerako Mundu Erakundeak atzo zioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu