Aaiunen sei mila saharar bildu dira protesta egiteko
AAIUN. Mendebaldeko Saharako hiriburuaren kanpoaldean sei mila saharar baino gehiago elkartu dira, protesta kanpaleku bat eratzeko. Marokoren jazarpena salatzeko eratu zuten kanpalekua, duela bost egun. Aaiunen 50.000 saharar bizi dira, eta euren kontrako jazarpena eta bazterketa salatu dute. Bojador hirian eratutako kanpalekua, berriz, indarrez eraitsi du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu