ekialde hurbila

Abasek dio hauteskundeak urtarrilaren 25ean izango direla

Palestinako hauteskunde legegileak urtarrilaren 25ean egingo direla iragarri du gaur hango lehendakari Mahmud Abasek. Hasiera batean urtarrilaren 21ean egin behar zituzten hauteskundeak, baina azkenean atzeratu egin dituzte, Mekarako erromesaldia dela eta.

2005eko abuztuaren 20a
12:37
Entzun
Hasiera hasieran hil honen 17an egin behar zituzten hauteskundeak, baina israeldarren erretiratzea tarteko atzeratu egin zituzten urtarrilaren 21era arte. Orain, berriz atzeratu dituzte, egun horretan Mekarako erromesaldia egiten delako. Beraz, azkenean urtarrilaren 25ean egingo dituzte.

Isralek 25 orduz eten du asentamenduen hustea, eta bihar berrekingo dio. Hala ere, espero baino bizkorrago ari dira erretiratzea egiten, eta datorren asterako Gaza eta Cisjordaniako 21 asentamenduak hustuta egotea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.