Al-Fatah eta Hamasen arteko harremanak leuntzen saiatuko dira Abbas eta Meshak gaur egingo duten bileran. Mursik bi aldeak senidetzeko antolatu ditu bilerak, eta hiruen arteko bilera bat egiten saiatu da.
Abbasek, ordea, ez du Hamas Al Fatahren mailan jarriko lukeen estatusik onartu nahi. Hamasekoek esan dute gaurko bilera bideak aztertzeko egingo dutela.
Batasunerako akordioa adostu zuten iaz bi aldeek, baina ez da gauzatzen ari; batek besteari atxiloketak egitea leporatzen dio. Israelek 2012. urtearen amaieran Gazan jo zuen erasoak, hala ere, elkartu egin ditu.