mundua

Abbas Israelekin negoziatzeko prest agertu da, gobernu koalizioa eratzeko akordioaren ostean

Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak gutun bat bidali dio Netanyahu lehen ministroari, bake elkarrizketak hasteko. Atzo Israelgo Likud eta Kadima alderdiek gobernu koalizioa osatzea hitzartu zuten.

2012ko maiatzaren 9a
09:17
Entzun

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak (Likud) eta Shaul Mofaz Kadima alderdiko buruzagiak gobernu koalizioa osatzeko egindako akordioren biharamunean, Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea negoziazioak abiatzeko prest agertu da Israelgo Gobernuarekin.

Abbasek Reuters berri agentziari emandako elkarrizketa batean adierazi du Zisjordanian eta Jerusalemen jarritako kokalekuak "bakerako itxaropena" zapuzten ari direla, eta horiek geldiarazteko eta hutsarazteko deia egin dio gobernuari.

Orain dela egun batzuk Abbasek gutun bat bidali zion Netanyahuri negoziazioak hasteko esanez, eta haren erantzunaren zain dago. Elkarrizketa horiek hasteko prest dago, "zerbait positiboa" badago, behinik behin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.