Abbasek Zisjordaniako udal hauteskundeak atzeratu ditu berriro ere

2011ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Urriaren 22rako Zisjordanian egitekoak ziren udal hauteskundeak atzeratzea erabaki duMahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak. Egoera «aproposa» denean egingo direla iragarri du, eta Hauteskunde Batzordeei lanean jarraitzeko deia egin die.

Abbasek atzo hartutako erabakiaren ondotik, bigarren aldiz atzeratuko ditu aurtengo hauteskundeak. 2004 eta 2005. urteen artean egin zituzten azkenak. Bien bitartean, Gaza eta Zisjordaniako 315 udal-kontseiluk lanean jarraituko dute,ofizialki euren aginteak 2010eko uztailean amaitu baziren ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.