mundua

Abbasen guardia presidentzialeko burua atxilotu du Israelek

Israelgo Armadak 17 Indarra izeneko guardia presidentzialeko buruzagi Mahmud Damra atxilotu du gaur errepideko kontrol batean. Israelen kontrako erasoetan parte hartu izana egotzi dio Israelek.

2006ko irailaren 5a
19:06
Entzun
Mahmud Abbas PANeko presidentearen Al Fata erakunde politiko laikoari lotutako taldea da 17 Indarra. Jasser Arafatek guardia presidentzialaren izaera eman zion. Orain dela hilabete batzuk, taldekoburu izendatu zuten Mahmud Damra baina gaur atxilotu dute Palestinako Nablus hirian.

Israelek bere kontrako erasoen ardura leporatu dio Damrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.