Aldelasis Rantisi 1947. urtean jaio zen Askelon eta Jaffa hirien arteko herriska batean. Haren familiak Jan Juniseko errefuxiatu eremura bizitzera alde egin behar izan zen, Israelgo errepresioaren eraginez.
Rantisi medikua da, Ejipton egin zituen ikasketak, eta Hamas erakundeko buruetako bat izan da sorreratik. 1982an Israelgo Gobernuak Libanora kanporatu zuen 1982an, beste 400 ekintzaile islamikorekin batera.
Ekialde hurbila
Abdelasis Rantisik ordezkatu du Ahmed Jassin Hamas erakundeko buruzagitzan
Hamas erakundeko buruetako batek, Ismail Haniak, iragarri du Gazako al-Jarmuk estadioan, Abdelasis Rantisi izango dela Ahmed Jassin xekearen ordezkoa. Izendapena tentsio handiko egoeran egin da, estadioan ekintzaile armatuko asko zeudelako. Rantisi Hamas erakundeko sortzaileetako bat da eta erakunde horretako eleduna izan da orain arte Gazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu