Turkia

Abdula Gul islamista Turkiako presidente hautatu dute

Parlamentuko 550 ordezkarietatik 339ren babesa jaso du hirugarren bozketan. Turkiaren izaera laikoari buruzko eztabaida puri-purian jarri du Gulen aukeraketak.

2007ko abuztuaren 28a
17:05
Entzun
AKP joera islamistako alderdiaren hautagai eta jarduneko Atzerri ministro Abdula Gul presidente aukeratu du Turkiako Parlamentuak. 550 diputatuetatik 339k eman dute Gulen aldeko botoa, eta gehiengo sinple hori nahikoa izan du hirugarren bozketan aukeratua izateko.

Gulen aukeraketarekin baretu egin da, oraingoz, Turkiako gobernu krisia, Estatuaren izaera laikoa babesten dutenen eta joera islamista dutenen arteko ika-mikak eragindakoa. Turkia modernoa eratu zenetik lehendabiziko aldiz joera islamistako presidentea izango du Turkiak, eta, esaterako, horren arriskuez ohartaraziz idatzia plazaratu zuen atzo beti laizismoaren berme izan den armadak.

Behin Gul presidente aukeratuta, egungo lehen ministro eta AKPko buruzagi Recep Tayyik Erdogan jarduneko lehen ministroak berriro gobernua eratzeko aukera izango du.

EBko buruzagiek, eta, oro har, nazioarteko komunitateak, eta joera islamistakoa izan arren laizismoaren ildotik jarraituko duen itxaropena agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.