Kurdistan

Abdula Ocalanek baldintzarik gabeko su-etena eskatu dio PKKri

Abdula Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko burua da eta preso dago. Gaur baldintzarik gabeko su-etena ezar dezatela eskau die espetxetik bere jarraitzaileei. Reuters albiste agentziara bidalitako ohar baten bidez, Ocalanek adierazi du irtenbide demokratikoa bultzatzeko eta gatazkari aterabide baketsua emateko aukera izan daitekeela. "PKKk nire eskaera entzutea eta emaitzak izatea espero dut", adierazi du.

2006ko irailaren 28a
19:03
Entzun
Ankarak duela gutxi ohartarazi du PKK erakundeak Irak iparraldean dituen basean erasotzeko prest egongo litzatekeela Irakeko okupazio indarrek lan horretan huts egiten badute.

Gatazka modu baketsuan konpontzeko esku hartzen ari dela adierazi du Ocalanek Istanbul hegoaldeko Imrali espetxetik bidalitako gutunean. "Su-etena eskatzen diot PKKri", azpimarratu du.

Turkiako Gobernuak eta segurtasun indarrek ez diote jaramonik egin PKK aurretik emandako su-etenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.