Afganistango presidentetzarako hauteskundeetan, Axraf Ghanik bozen %56,44 jaso ditu, atariko lehen zenbaketak igorritako datuen arabera. Abdullah Abdullahek, berriz, bozen %43,56 lortu ditu; hala adierazi du herrialde hartako Hauteskunde Batzorde Independenteak (IEC).
Abdullahek, baina, bere burua irabazletzat jo du jarraitzaileen aurrean. Atzo ohartarazi zuen ez zituela emaitzok onartuko, eta milaka jarraitzaile atera dira Kabulgo kaleetara haren alde eta hauteskunde batzordearen erabakiaren kontra.
8.109.493 boz zenbatuta, 4,5 milioi Ghanirentzat izan dira, eta Abdullaherentzat, berriz, 3,5 milioi.