Abendu erdian presidentearen inbestidura

2003ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Bozak igaro berriak eta koalizio negoziazioak hastekoak direnean, Legebiltzarra osatzeko eguna pentsatu beharko du Jordi Pujol Kataluniako jarduneko presidenteak. Gehienez ere bozetatik 20 egunera izan behar du eta, 16an, inbestidura ekitaldia. Diputatuek Legebiltzarreko presidentea aukeratu beharko dute lehenik, eta hark presidentegaia proposatu. Hautagaiak programa aurkeztu eta asko jota hurrengo egunean egingo da bozketa. Lehen txandangehiengo absolutua lortu ezean, sinplea nahikoa izango da bigarrenean (48 orduko epean). Kargu-hartzea abenduaren 26an izango litzateke, beranduenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.