Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak gaur jakinarazi duenez, egiptoarrek abenduaren 15ean bozkatuko dute konstituzio berria erreferendumean.
Esan du gaur jaso duela testua Hosam al Garianiren eskutik. Al Gariani izan da Biltzar Konstituziogilearen presidentea. Biltzarrak atzo onartu zuen testua, talde laikoen kontrako botoekin.
Iragarpena bere aldeko jarraitzaileek egin duten agerraldi jendetsu baten ostean egin du Mursik. Testua "objektibotasunez" irakurtzeko eskatu die presidenteak herritarrei.
Tahrir plazan bilduta jarraitzen du oposizioak.