Txekiar Errepublikak ere sinatu du Lisboako Ituna -gaur-, eta Europako Batasuneko (EB) jarduneko presidente Suediak jakinarazi du abenduaren 1ean sartuko dutela indarrean ituna. Halaber, iragarri du laster deituko duela EBko 27 herrialdeetako gobernu eta estatuetako arduradunen bilera.
Txekiako Auzitegi Konstituzionalak Lisboako Itunaren aurka bertako senatari kontserbadoreek aurkeztutako helegitea atzera bota du gaur eta, beraz, oztopo hori gaindituta Vaclav Klaus presidenteak ituna sinatu du. Parlamentuaren eta Senatuaren sostengua ere badu Lisboako testuak.
Senatari kontserbadoreek -Klausen talde berekoak- argudiatu zuten itunaren helburua "Europa federala" sortzea dela, aurrerago "super-estatua" osatu ahal izateko, eta, haien iritziz, horrek kolokan jarriko luke Txekiaren beraren subiranotasuna, Konstituzioa urratuz.
Txekia zen Europako Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetatik Lisboako Ituna oraindik sinatu ez zuen herrialde bakarra. Lisboako Itunak Atzerri Politikarako goi ordezkariaren eskumenak indartzen ditu eta zenbait erabaki gehiengo sinplearekin hartu ahal izatea dakar. Frantzia eta Alemania dira egun testuaren aldekoena.
munDUA
Abenduaren 1ean jarriko dute indarrean Lisboako Ituna
Gaur sinatu du Txekiak -bera baino ez zen falta-, bertako Auzitegi Konstituzionalak senatari kontserbadoreek aurkeztutako helegitea atzera bota ostean. Aurki egingo dute Europako Batasuneko 27 herrialdeek batzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu