AEB

Aberatsen etxeen aurrean protestak

AEBetako 'haserretuak' New Yorkeko Manhattan auzoko gune aberatsetan mobilizatu dira bart. Besteak beste, Rupert Murdochen etxearen aitzinean.

2011ko urriaren 12a
11:43
Entzun

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) haserretuak ekintza zuzenagoak ari dira egiten, eta bart New Yorkeko jende aberats batzuen etxe aurreetan egin dituzte protestak, gizartean dauden desberdintasun sozialak salatzeko asmoz. Manhattan irlako Upper East Side auzoan egin dituzte bilkurak.

Besteak beste, Rupert Murdoch komunikazio arloko enpresarioaren, Jaime Dimon JPMorganeko bankariaren eta David Koch Tea Partyko buruaren etxeen aitzinean bildu dira.

"Zergak ordaintzen ez dituzten, lanpostuak kentzen dituzten, iruzur kasuetan sartuta dauden eta beraiek aberasten ari ziren bitartean gure ekonomia apurtu duten bankarien eta exekutiboen aurka egin ezazu", zioten protestagileek.

Atzo hainbat hiritan liskarrak izan ziren Poliziaren eta manifestarien artean. Bostonen ehun lagunetik gora atxilotu zituzten, haserretuei kanpalekua kentzeko eskatu zietenean. Occupy DC mugimenduko beste sei lagun ere atxilotu dituzte Washingtonen, AEBetako Senatuan pankarta bat jartzen saiatu direnean.

Bihar AEBetako 56 unibertsitateetan manifestazioak izango dira, larunbatean hainbat kolektibo protestara batuko dira...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.