Abuztuan iragarri eta atzo amaitzekoa zen su-etena luzatu du PKK-k

Gerrilla kurduak azaldu du meniaren inguruko behin betiko erabakia datorren astean jakinaraziko duela

Erredakzioa
2010eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Turkiako indar armatuen kontra iragan abuztuaren 13an iragarritako meniari behin-behinean eustea ebatzi du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak. Gerrilla kurduak aldarrikatutako su-etena atzo zen amaitzekoa. PKK-k azaldu du, baina, su-etenari buruzko behin betiko erabakia datorren astean jakinaraziko duela.

Turkiaren menpeko Kurdistaneko haurrek, bestalde, greba egiten ari dira aste honetan eskoletan, kurduerazko hezkuntza jaso dezaten aldarrikatzeko. BDP Bakea eta Demokraziarako Alderdiak egin du deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.