Irlanda iparraldeko erakunde autonomoetako lehen ministroa eta lehen ministrordea aukeratzeko saioa egiten ari ziren atzo Michael Stone paramilitar loialista oihuka sartu zenean. Segurtasun zerbitzuetako kideek laban bat eta pistola bat atzeman zizkioten soinean, eta, halaber, zortzi lehergailu aurkitu zituzten eraikinean, agi denez hark utzitakoak. Denak etxean egindakoak zirela zehaztu zuten.
Atxilotuta eraman zuten Stone, eta galdekatu ondoren, bost lagun hiltzeko saioa egitea leporatzea erabaki du tribunalak. Hirl nahi zituenen artean Gerry Adams eta Martin McGuinness Sinn Feineko buruzagiak leudeke.
Hala ere, aske utzi dute bermerik ordaindu gabe, eta abenduaren 22an agertu beharko du berriro epaitegira.
Irlandako prozesua
Adams eta McGuinness hiltzeko ahalegina egotzi diote Stone paramilitar loialistari
Stormonteko legebiltzarreko saioa eten zuen atzo, segurtasun zerbitzuei iskin egin eta soinean aizto bat eta pistola bat zituela oihuka sartu zenean. Gainera, eraikinean etxean egindako zortzi lehergailu jartzea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu