Adiskidetze nazionalerako itunak kezkak sortu ditu Gazan eta Zisjordanian

Mahmud Abbas batasun gobernuaren buru izatea kritikatu du Gazako lehen ministro Ismail Haniyek

Erredakzioa
2012ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Al-Fatahen eta Hamasen adiskidetzea bideratzeko Dohan akordioa sinatu eta egun gutxira, ahots ugari altxa dira bi aldeetan itunaren aurka. Izan ere, 2007tik etsaitutako bi alderdiak berriz elkartzeko akordioak esperantza baino zalantza handiagoa piztu ditu Gazako eta Zisjordaniako biztanleen artean.

Hamasen barruan gatazka handia eragin du itunak, Sirian erbestean den organizazio politiko islamistaren buruzagitzaren eta Gazako lidergoaren artean zatiketa eragin baitu. Alderdiko buru Jaled Mexalek Qatarren adiskidetzearen baldintzei adostasuna agertu zien astelehenean. Ismail Haniye Gazako lehen ministroak, berriz, akordioa kritikatu du, Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruak batasun gobernuaren gidaritza hartzea onartzen duelako. «Kairoko adiskidetze akordioaren espirituaren aurkakoa da Dohako adierazpena», salatu du Ismail al-Axqar Palestinako Legebiltzarreko lege batzordeko buruak.

Samir Awad Ramalako Bir Zeit Unibertsitateko politika irakaslearen arabera, «nazioartearen onespena» lortu nahi du adierazpenak. 2006an hauteskundeak irabazi zituen Hamasek gobernuaren gidaritzari muzin egitea eskatzen du, baina, eta horrek, haserrea eragin du organizazio islamistako hainbat sektoretan. Al-Fatahen barruan ere zenbait lagun oso kritiko agertu dira, akordioak Abbasi berriz ere presidentetzara aurkeztea galaraziko diolakoan.

Negoziatzeko eskaintza

Palestinarrek ezetz esan diote Israelek negoziatzeko eginiko azken eskaintzari. Preso palestinar ugari aske uztea proposatu du Tel Avivek, eta Zisjordanian Polizia onartzeko aukera. Palestinarrek erantzun diote ez dela aski.

Israelek, bestalde, Mediterraneoan misilen aurkako sistema berri bat probatu duela jakinarazi du. AEBekin batera garatutako sistemak erantzun ona eman duela dio Tel Avivek, eta misilen mehatxua handitzen ari den garaian Israelen gaitasunetan «konfiantza» ematen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.