Hondamendi handia gertatu zen iragan uztailaren 24an Duisburgen (Alemania), Loveparade musika jaialdian: munduko tekno musikako ekitaldirik handienera sartu eta handik irten nahi zuten milaka lagun tunel batean harrapatuta geratu ziren, izua zabaldu zen, eta, azkenean,21 lagun hil ziren jendetzak zapalduta.
Behin ezbehar handi hori gertatuta, ardura norena den argitzea bihurtu da Alemaniako agintari eta gizartearen nahi nagusia, eta hainbat izan dira Duisburgeko alkatea eta udal arduradunak jomugan jarri dituztenak. Adituen txosten independente baten arabera, ordea, Adolf Sauerland alkateak eta gainerako udal agintariek zuzen jokatu zuten eta ez dute batere errurik; aitzitik, Loveparaderen antolatzaile zuzenen ardura dela gertatutakoa ebatzi dute aditu horiek, udal agintariek ezarritako segurtasun neurriak ez zituztelako aintzat hartu.
Mundua
Adituen txosten baten arabera, Duisburgeko agintariek ez zuten errurik izan Loveparadeko ezbehar handian
Aitzitik, gertatutakoaren arduradunak jaialdiaren antolatzaileak direla dio, hain justu, udal agintariek agindutako segurtsaun neurriak ez zituztelako bete. 21 lagun hil ziren Alemaniako musika jaialdi handi horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu