Irudia. Afganistan
AEB-EN TROPAK GELDITZEKO ESKAERA
Loja jirga batzar tradizionalaren bigarren eguna izan zen atzo Kabulen. Bertan, Afganistango Gobernuak proposamen bat egin zion batzarrari: AEBetako tropen presentzia 2024raino onartzea. Leinuetako buruzagiek, hainbat jauntxok eta eragin handiko pertsonaiek osatzen dute batzarra. Talibanak horren aurka daude, eta atzo bi misil jaurti zituzten bilkuraren ingurura. Pertsona bat zauritu zuten. Irudian, ordezkari batzuk Loja jirga-ren batzordeetako batean parte hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu