Iraken okupazioa

AEBak Falujatik erretiratuko dira

Soldadu estatubatuarrak Falujatik erretiratuko direla iragarri dute AEBetako buruzagi militarrek. Bitartekariek eta AEBek akordioa lortu dute, eta bihar indar irakiarrek hartuko dute hiriaren kontrola. Soldaduek 36 ordu dituzte erretiratzeko. Hiria setioan izan dute azken hiru asteetan, eta lehen bietan 600 irakiar eta hamarnaka soldadu estatubatuar hil dituzte. Bestalde, Al Jazeera telebista katean zabaldu dutenez, AEBetako hamar soldadu hil dituzte gaur, bi erasotan. Mahmudija hirian militarren konboi bat erasotu dute erresistentziako indarrek granadekin, eta zortzi soldadu hil. Beste biak Bakuban hil dituzte.

2004ko apirilaren 29a
19:10
Entzun
Azken hiru asteetan Irakeko Faluja hiria setiatzen egon diren marine estatubatuarrak erretiratzen ari dira. Bitartekariek eta AEBek negoziaketak egin dituzte, eta akordioa lortu. Horrela, soldadu estatubatuarrek 36 ordu izango dituzte Falujatik joateko, eta bihartik bertatik Irakeko indarrek hartuko dute hiriaren boterea.

Elkarrizketetan Irakeko Alderdi islamistako kideak izan dira, besteak beste.

11 soldadu hil dituzte

Bestalde, hamar soldadu estatubatuar hil dituzte Iraken gaur. Horietako zortzi Mahmudijan hil zituzten, beraiek zihoazen ibilbigailuaren ondoan bonba bat lehertarazita. Bakuban ere bi soldadu hil dituzte, baina ez dute esan nola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.