Siria - AEB

AEBak Siriatik erretiratzeko aukera aztertzen ari dira

Donald Trump AEBetako presidenteak adierazi du Estatu Islamikoa garaitzea lortu dutela, eta hura zela Sirian tropak mantentzeko zuen "arrazoi bakarra".

AEBetako armada, YPG milizia kurduekin batera, al-Darbasiyah hiri inguruan. YOUSSEF RABIE YOUSSEF, EFE
2018ko abenduaren 19a
07:35
Entzun

Etxe Zuriak AEBetako tropak Siriatik ateratzea erabakiko balu, baztertu egingo litzateke Jim Mattis AEBetako Defentsa ministroak eta beste hainbat goi karguk defendatu duten jarrera. Hau da, tropak epe luzeagoan Sirian jarraitzea, Estatu Islamikoa berriz indartu ez dadin.

Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, AEBetako gobernuak hartua du tropak erretiratzeko erabakia. Informazio horiek hedatzen hasita zeudela, ildo bereko mezua zabaldu du Trumpek Twitterreko bere kontu ofizialean. "Estatu Islamikoa garaitu dugu Sirian, Trump Presidentetzak irauten duen artean bertan egoteko nire arrazoi bakarra".

AEBek 2.000 soldadu dituzte Sirian. Batez ere, Estatu Islamikoari aurre egiteko bertako talde armatuak prestatzen jarduten dute. Horrez gain, armadako kide gehiago dituzte Iraken, Sirian esku hartze zuzena beharrezko joko balute, erasorako prest.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.