AEBek ALBAko herriei diru laguntza ukatu die ildo politikoagatik

2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
AEBek Latinoamerikako hainbat herrirekin duten harreman gatazkatsu historikoa luzerako izango dela dirudi. AEBetako Atzerriko Harremanetarako Batzordeak diru laguntzak kentzea erabaki du Argentinari, Venezuelari, Nikaraguari, Ekuadorri eta Boliviari, Connie Mack errepublikanoaren arabera, erresistentzia jartzen diotelako prozesu demokratikoari.

Bien bitartean, Daniel Ortega Nikaraguako presidentea erreferendumera deitzea aztertzen ari da, AEBei 17.000 milioi dolarreko kalte-ordaina eskatzeko edo ez galdegiteko. Nazioarteko Justizia Auzitegiak hori erabaki zuen 1986an, gerra zibilean Nikaraguako barne egiturei egindako erasoengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.