NBE

AEBek betoa jarri diote Israelen kontrako ebazpen bati

Ameriketako Estatu Batuek beto eskubidea erabili dute Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan Israelen aurkako ebazpen bat atzera botatzeko. Hain zuzen, Ahmed Jassin Hamaseko buruzagi espiritualaren hilketa dela eta, NBEk Israelen aurkako gaitzespen agiri bat bozkatu zuen atzo. Kontseiluko 11 kidek aldeko botoa eman zuten, baina hiru abstenitu egin ziren eta AEBek kontra bozkatu zuten.

2004ko martxoaren 26a
15:17
Entzun
Aldekoak gehiago baziren ere, Ameriketako Estatu Batuek beto eskubidea erabili eta Israelen aurkako ebazpena atzera botatzea eragin zuen. Gaitzespen agirian, lehenengo eta behin, Ahmed Jassin Hamaseko buru espiritualaren hilketa salatzen zen eta baita Palestinarren aurkako gainerako erasoak ere.

John Negroponte AEBek NBEn duen enbaxadoreak esan duenez, gaitzespen agiri horretan ez zen "Ekialde Hurbileko errealitatea islatzen" eta, gainera, "Hamas taldeak erabiltzen duen indarkeria ez da gaitzesten". Hala ere, Jassinen heriotzak indarkeria egoera okertu egin dezakeela onartu du Negropontek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.