Dan Shapiro AEBek Israelen duen enbaxadoreak berretsi du bi herrialdeek bide diplomatikoetatik jo nahi dutela Iranen mehatxu nuklearraren aurrean, baina "beste neurri batzuk" hartzeko lanetan ari direla ohartarazi du.
Nazioarteak Irani jarritako zigor ekonomikoak "nahikoak" izatea espero du Shapirok, programa nuklearrarekin aurrera jarrai ez dezan.
"Begien bistako da Iranekiko presioa handitu dutela zigorrek, baina ez dute helburu lortu; hau da, programa nuklearra geratzea", esan du Shapirok.
Horregatik, esan du AEB eta Israel elkarlanean ari dira "mahai gainean dauden aukera guztiak aurrera eramateko, beharrezkoa bada".