mundua

AEBek ez dituzte Israelen kokalekuak legeztatu nahi

"Bakerako ahaleginari ez lioke lagunduko, eta Israelek dituen konpromisoekin kontraesanean legoke", esan du AEBetako Defentsa Departamendukoak. Benjamin Netanyahuk batzorde bat eratu nahi du horretarako.

2011ko urriaren 13a
16:20
Entzun

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) ez dituzte Israelek Palestinako lur pribatuetan jarritako kokaleluak legeztatu nahi eta, beraz, bizkarra eman diote Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak horretarako proposaturiko batzordearen eratzeari.

"Kokalelu horiek legeztatzeak ez lioke bakerako egiten ari garen ahaleginari lagunduko, eta Israelek dituen konpromiso eta obligazioekin kontraesanean legoke", esan du AEBetako Defentsa Departamendukoak ohar batean. "Bi parteei bakea sustatzeko ekintza eraikitzaileak egin ditzatela eskatzen diegu

Netanyahuk Israelgo Justizia ministroari agindu dio kokalekuak legezta daitezkeen aztertzeko batzorde bat era dezala.

AEBek, Europako Batasunak, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) eta Errusiak Palestinari eta Israeli hilaren 23rako hitzordua jarria diete Jordanian, 2012 bukatu aurretik bakea lortzeko negoziazio egitarau bat adosteko asmoz. Israelek iragarri du azalduko dela. Aldiz, Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak esana du Israelekin negoziatzen hasi aurretik honek kokalekuak eraikitzeari uko egin beharko diola. Abbasek berak irailaren 23an NBEri eskatu zion Palestina onar dezala ofizialki estatu gisa; NBE gaia aztertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.