Irak

AEBek garrantzia kendu diote Iraken Konstituzioa adosteko dituzten zailtasunei

Irakeko Konstituzioa egiteko batzordeak atzo aurkeztu behar zuen konstituzioaren zirriborroa, baina ez ziren gai izan zirriborro hori adosteko. Beraz, astebete atzeratu zuten epea. AEBek garrantzia kendu die gaur estatu ereduaz eta petrolioaz akordioak lortzeko irakiarrek dituzten zailtasunei, eta zailtasunak zailtasun, Irak demokratizatzea lortuko dutela dio AEBetako gobernuburu George W. Bushek.

2005eko abuztuaren 16a
11:29
Entzun
Bushek azaldu duenez, orain ikusiko da arazoak "elkarrizketarekin eta negoziaketarekin" konpondu daitezkeela. "Irakeko negoziatzaileen lana txalotzen dut, eta elkarrizketaran eta negoziaketaren bidez arazoak konpontzeko egiten ari diren lana estimatzen dut", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.