munDUA

AEBek Mexikoko muga bat itxi dute, tiroketa baten ostean

Tijuana eta San Diego arteko pasabidea da itxi dutena. Han gertatu da erasoa, muga igarotzeko baimenik ez zuen lagun talde bat Mexikotik Kaliforniara igaro denean, AEBetako Poliziaren arabera.

2009ko irailaren 23a
18:17
Entzun
Tijuana (Mexiko) eta San Diego (AEB) arteko muga itxi dute, gaur izandako tiroketa baten ondorioz. Izan ere, baimenik ez zuten lagun talde bat Kaliforniara sartzen saiatu denean hasi da tiroketa, AEBetako Poliziaren arabera.

Gutxienez bost lagun zauritu dira erasoan eta San Diegoko ospitalera eraman dituzte. Hala ere, Tijuanako polizia batek jakinarazi duenez hiru lagun hil dira tiroketan eta hainbat zauritu.

AEBetako Poliziaren ustez, ibilgailu bati Tijuana eta San Diego arteko muga igarotzea baimendu diote, baina lapurtutako matrikula zuela konturatu direnean hura geldiarazten saiatu dira eta tiro egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.