AEBek onartu egin dute Arizonako etorkinen legeko puntu gogorrena

Hala ere, Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Immigrazio Legeko lau puntu nagusietatik hiru

Erredakzioa
2012ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Arizonako Poliziak edozein arrazoigatik atxilotutako jendeari AEBetako legezko egoitzaren paperak eskatzen jarraitu ahal izango du Auzitegi Gorenaren azken erabakiari esker. Arizonako etorkinen legearen artikulu gehienak atzera bota arren, Gorenak babestu egin du artikulurik gogorrena: ageriko arrazoi barik etorkinei paperak eskatzearena.

Elkarte ugarik gogor kritikatu dute artikulu hori, arrazagatiko diskriminazioa ekar dezakeela uste dutelako. Bestalde, SB1070 izeneko legearen lau puntu nagusietatik hiru atzera bota ditu zatitutako epaimahiak: bost epailek bozkatu dute alde, eta lauk kontra. Aurrerantzean, beraz, ezingo dituzte gaizkile izendatu lana eskatzen duten etorkinak, ezingo diete baimen judizialik gabeko miaketak egin, eta ezingo ditzute behartu Gobernu federaleko bulegoetan erregistratzera. Erabakiak mesede egin diezaioke Barack Obamari kanpainan, immigrazio legedia Washingtoni dagokiola defendatu zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.