Ameriketako Estatu Batuek (AEB) azkeneko hamalau urtean lehen aldiz preso bat fusilatu dute gaur, Utah-ko kartzela batean: Ronnie Lee Gardner. Iturri ofizialen arabera, presoari heriotza zigorra ezarri zioten eta berak hautatu zuen horrela hiltzea.
Gary Herbert Utah estatuko gobernadorea ez zen fusilatzea atzeratzearen alde agertu, Gardnerren abokatuek hala eskatu arren.
Michael Burdell abokatua hil izana egozten zioten presoari. 2004an heriotza zigorra aplikatzean fusilatzeko neurria legeditik kendu egin zuten Utah-n, baina hilketa hura 1985ean izan zelako ezarri zuten Gardnerren aurkako neurri hori.
1976tik dago AEBetan berriro heriotza zigorra, eta haren fusilatzea hirugarrena izan da. Aurreko biak ere Utah-n izan ziren.
Gardner aulki batean eseri dute, lotuta eta burua estalita, bularrean marka bat egin diote diana gisa, eta bost lagunek tirokatu dute. Aurretik, presoak azkeneko hitzak egin ahal izan ditu, eta hainbat lekukok eduki dute horiek entzuteko aukera; besteak beste, abokatu haren senideek, agintari ofizialek eta kazetariek. Utah-ko lau telebista katek zuzenean eman dute fusilatzea.
Heriotza zigorraren aurka protesta egin dute bi taldek. AEBetako Gobenuak ekimena egiteko baimena eman die.
mundua
AEBek preso bat fusilatu dute
Duela hamalau urte tirokatu zuten azkeneko aldiz preso bat. Utah estatuan hil dute Ronnie Lee Gardner. Abokatu bat hil izana egozten zioten. Lau telebista katek zuzenean eman dute fusilatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu