Aitzitik, Italiako Atzerri ministroak ziurtasun osoz esan du "istripua" izan zela, eta bestelako hipotesi guztiak, hots, kazetariaren aurkako erasoa izan zela, baztertuta daudela.
Nolanahi ere, AEBetako Gobernuak eta Italiako Gobernuak gertatutakoari buruz emandako azalpenak ez datoz bat. Izan ere, Etxe Zuriak agertu zuen ez zutela Sgrenaren askatzeari buruzko informaziorik eta, gainera, konboia abiadura handian zihoala; bi faktore horiek batuta sortu zen nahasmena eta tiroketa AEBen arabera.
Finik, aldiz, estatubatuarrek kazetariaren askatze operazioari buruzko xehetasun guztiak zituztela adierazi du Italiako Diputatuen Ganberan, eta, gainera, konboia mantso, orduko 40 kilometroko abiaduran, zihoala ziurtatu du. Tiroketa aurrez inolako abisurik eman gabe hasi zela agertu du, eta 20 bat segundo iraun zuela. Amaitu zenean, AEBetako Armadako pare bat soldadu barkamena eskatuz inguratu zirela ziurtatu du.
Horregatik guztiagatik tirokatzea "istripua" izan zela nabarmendu du, baina "errudunak" nortzuk diren argitu behar dela ondoren "zigortzeko".
Iraken okupazioa
AEBek Sgrenaren askatzeari buruzko informazio guztia zutela eta konboia poliki zihoala dio Italiako Gobernuak
Giuliana Sgrena kazetaria zeraman konboiaren tirokatzeari buruzko azalpenak eman ditu Gianfranco Fini Italiako Atzerri ministroak Diputatuen Ganberan, eta agertu duenez, AEBek bahituta egondako kazetariaren askatzeari buruzko xehetasun zehatzak zituzten, eta, gainera, konboia poliki zihoan, orduko 40 kilometroko abiaduran. Ondorioz, Washingtonek emandako azalpenak hankaz gora jarri ditu Italiako Gobernuak. Nolanahi ere, Finik ukatu egin du tirokatzea Sgrenaren aurkako sarekada bat izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu