Somalia

AEBek Somalia bonbardatu dute

AEBek esan dutenez, operazioaren bidez helburua ustezko Al Kaedako militanteen bila joatea zen.

2007ko urtarrilaren 9a
16:03
Entzun
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Somaliako hegoaldea bonbardatu dute, airez, eta "hildako asko" izan dira, Somaliako trantsizio gobernuko Addirahman Dinari bozeramaileak esan duenez. Iturri batzuek esan dute lau zibil hil direla bonbardaketen ondorioz. Operazioa atzo hasi zen eta egun osoa iraun zuen.



AEBek esan dutenez, operazioaren bidez helburua ustezko Al Kaedako militanteen bila joatea zen, azkenaldian Somalia hegoaldean ezkutatuta zeudelakoan; besteak beste, ustez AEBen bi enbaxaden kontra egin zuten bi militanteren kontra egin nahi zuten. Somaliako trantsizio gobernuko bozeramaileak esan du 28 islamista atxilotu dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.