Mundua

AEBek zuzeneko bake elkarrizketak egingo dituzte talibanekin

Afganistango gobernuarekin eta Etxe Zuriarekin hasiko dituzten bake elkarrizketak direla eta, talibanek beraien lehen bulego politikoa irekiko dute Qatarren.

2013ko ekainaren 18a
17:33
Entzun

Amerikako Estatu Batuek talibanekin zuzeneko bake elkarrizketak hasiko dituzte, Etxe Zuriak iragarri duenez.
Lehenengo bilera datozen egunetan egingo dute Qatarreko hiriburuan, Dohan, non talibanek beraien lehen bulegoa irekiko duten gutxi barru.

Hamid Karzai Afganistango presidenteak adierazi du bere gobernuak ere ordezkaritza bat bidaliko duela Qatarrera Talibanekin hitz egitera.

Estatu Batuek talibanekin elkarrizketak ezartzeko ezarri dituzten baldintzak hiru dira: talibanek indarkeriari uko egitea; Al-Qaedarekin dituzten lotura oro bertan behera uztea; eta Afganistango Konstituzioa errespetatzea.

Albistea herrialdeko segurtasunaren transizio prozesuaren azken fasearen hasierarekin batera etorri da.  NATOk bere gain zituen 95 barrutiren eskumenak Afganistango segurtasun indarren esku utzi ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.