Mundua

AEBen Atenasko enbaxadari eraso diote, kohete bat jaurtita

Leherketan ez da inor zauritu, eta fatxadan soilik eragin ditu kalteak. Hala ere, erasoa "bereziki larria" dela esan du Charles Ries enbaxadoreak.

2007ko urtarrilaren 12a
14:48
Entzun
Goizean goiz gertatu da erasoa, 05:58 aldera, eta enbaxadorearen bulegoaren ondoko komunetara sartu da kanpotik jaurti duten kohetea. Erasoa gertatu denean enbaxadako zenbait langile barruan zeudela azpimarratu du Riesek, eta, beraz, gertagarria zela norbait zauritzea. Koheteak 30 bat zentimetroko diametroko zuloa utzi du fatxadan.

AEBen Atenasko enbaxadak lehenago era jaso ditu erasoak. Esaterako, 1996an enbaxadako patiotik bertatik bazoka bat jaurti zuten, eta ordutik Greziako hiriburuko eraikin babestuena da. Hala ere, 2002n Azaroaren 17a talde armatua desagertu zenetik ez zuen erasorik jaso. Telebista kate baten arabera, Borroka Iraultzailea taldeak hartu du erasoa bere gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.