AEBen eta Kolonbiaren arteko akordio militarra bi aste barru izan liteke

Erredakzioa
2009ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Kolonbiak bi asteren buruan sina dezake AEB Ameriketako Estatu Batuekin, Venezuela eta Ekuador sutu dituen akordio militarra. Horren bidez, estatubatuarrek Kolonbian zazpi base militar erabili ahal izango dituzte. Venezuelako eta Ekuadorko agintariekin elkarrizketatzeko asmoarekin azaldu da Kolobiako presidente Alvaro Uribe azken egunetan. Gainera, AEBekin eginiko akordioa «bide onetik eginiko aukeraketa» dela argudiatu du.

Adostasun horien helburu nagusia «terrorismoari aurre egitea» dela dio Uribek. Soldadu estatubatuarrek zazpi base erabiltzeko aukera izango dute Kolonbian, eta droga trafikoaren aurkako borrokarako baliatuko dutela esan du Uribek. Hugo Chavez Venezuelako presidenteak iragan astean adierazi zuen Kolonbiaren erabakiak inguru herrialdeetako tentsioa areagotuko zuela, eta gerra bat hasteko arriskuaz ohartarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.