mundua

AEBen Libiako enbaxadorea hil dute, Bengazin

Ustez AEBetan islamaren kontra egindako bideo bategatik egin dute erasoa.

2012ko irailaren 12a
14:32
Entzun

Chris Stevens AEBen Libiako enbaxadorea hil dute Bengazin bart, eraso batean, iturri ofizialek esan dutenez. Ameriketako Estatu Batuetako kontsulatuaren kontra egin dute hainbat lagunek, ustez AEBetan islamaren aurka egindako bideo bategatik.

Stevens Tripoli hiriburutik Bengazira joan zen atzo. Hemengo Segurtasun Batzordeko arduradun Fawzi Wanisek adierazi du asfixiatuta hil dela, eraikinean izandako suteagatik.

Erasoan kontsulatuko beste hiru langile hil dira. Haietako bi, tiroz.

Hillary Clinton AEBetako estatu idazkariak atentatua salatu du, eta adierazi du bere herrialdeak errespetua diela erlijio joera denei. "Garbi gera dadila, beraz: horrelako indarkeria ekintzak egiteko justifizikaziorik ez dago".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.